2011/04/01

Apirilaren 2a

HAUR ETA GAZTEEN LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2011

Apirilaren 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egun ospatzen da mundu osoan .
Zergatik apirilaren 2an?
Hans Christian Andersen idazle eta poeta daniarraren jaiotza-eguna oroitzeko.(1805.urtean)
Andersenek Enperadorearen arropa berria, Sirenatxoa, Ahatetxo itsusia eta gaur klasiko diren beste hainbat ipuin idatzi zituen.
1965ean ospatu zen Haur Liburuaren Eguna lehenengoz, Internatioinal Board on Books for Young People -IBBY Erakundeak bultzatuta. Geroztik etenik gabe egin da, gero eta herrialde gehiagotan, gainera.
Herrialde jakin batek hartzen du urtero bere gain idatzi baten eta kartel baten bidez deialdia egiteko ardura.
Aurten, Estoniako atalak prestatutako kartela eta mezua jasoko dute. Juri Mildeberg-ek ilustratutako kartela eta Aino Pervik idazleak idatzitako mezua dira. Euskarazko mezua Paul Picadok itzuli du.
LIBURUAK GOGORA EKARTZEN DU

Arno aitarekin eskolara heldu zenerako eskolak dagoeneko hasita zeuden.
Nire herrialdean , Estonian, mundu guztiak daki buruz esaldi hori. Horrela hasten da liburu bat. Liburuaren izenburua "Udaberria" da, 1912.urtean argitaratu eta Oskar Lutsek (1887-1953) estoniar
idazleak idatzi zuena.
"Udaberria" liburuan , XIX.mendearen amaierako Estoniako herri baten landa eskola bateko haurren bizitza azaltzen da. Oskar Lutsek eskolan izandako urteei buruz idatzi zuen. Egia esan , Arno, Oskar Luts bera da haurra zenean.
Ikertzaileek dokumentu zaharra aztertzen dituzte eta, haien arabera, historia liburuak idazten dituzte. Historia liburuetan , noizbait gertatu diren gertakariei buruz hitz egiten da. Historia liburuetan ez dugu ongi ulertzen garai hartako jende aurruntaren bizitza nolakoa zen. Hala ere, historia liburu kostunbristetan dokumentu historikoetan aurkitzen ez ditugun gertaerak gogora ekartzen dituzte; esaterako, Arno bezala haur batek pentsatzen zuena, duela ehun urte eskolara joaten zenean.
Liburuak haurren ametsak , haien zalantzak, gustuak eta zaletasunak gogora ekartzen ditu. Horrez gain, haurren gurasoak ere gogora ekartzen ditu, izatea gustatuko litzaiekeen moduan eta haien seme-alabentzat etorkizunerako nahi zutena. Gaur egun, iraganari buruzko liburuak idatz daitezke, noski , eta askotan, zoragarriak dira. Baina, egiazki, gaur egungo egile batek ez du sentitzen iraganeko usainik, zaporerik, beldurrik eta gusturik . Badaki dagoeneko zer gertatu den, etorkizunak garaiko jendearentzat ezkutuan zuena.
Liburuek idatzita izan diren garaia gogora ekartzen dute.
Charles Dickensen eleberriei esker, haur batek XIX.mendearen erdialdean Londresko kaleetako debekualdiari buruz zer iritzi zuen dakigu, Oliver Twist haietan ibiltzen zenean. David Copperfielden begietatik-Dickensen begi berak zirenak -XIX.mendearen erdialdean Ingalaterran bizi ziren mota guztietako pertsonak ere ikusten ditugu, haien arteko harremanak nolakoak ziren eta zein ziren oinarritzen ziren ideiak eta emozioak. David Copperfield hein handi batean Charles Dickens denez, ez du ezer asmatu behar izan ; izan ere, bazekien.
Liburuek Tom Sawyerrek, Huckleberry Finnek eta haren adiskidea zen Jimek XIX. mendearen bukaeran Mississippitik nabigatzean benetan sentitzen zutena azaltzen digute, Mark Twainek haren abenturak kontatzen zizkigunean: sakonean ezagutzen zuen garai hartako jendeak besteez zer pentsatzen zuen, haien artean bizi baitzen bera. Haietako bat zen.
Haren garaian idatzi diren literatura-lanak, orduko jendea oraindik bizirik zegoenean, iraganeko jendeari buruz benetan hitz egiten dutenak dira.
Liburuak gogora ekartzen du.

Aino Pervik
Paul Picadok euskaratua

No hay comentarios:

Publicar un comentario