2012/12/19

GABONAK 2012 ETA LIBURU GIDA


Xolintxok:

        Zorionak eta Urte Berri On
opa dizue guztioi.

Eta honekin batera hemen doakizue Gabonetarako 
Liburu batzuen Gida, Olentzero datorrela eta, agian 
ondo datorkizue.
Y también os mando una Guía de Libros para
Navidad, que a lo mejor os viene bien para pedirle
a Olentzero.


 

2012/12/05

EUSKARAREN EGUNA


Aurten, ikastolan egin dugun Euskara kanpaina 

Euskararen Egunean bukatu dugu.
 Hori dela eta ikasle guztiei animatu diegu gure helburu 

hau aurrera eramaten.


2012/11/16

47.DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA








Benito Lertxundi kantuegile eta kantariari Argizaiola saria emango diote
 Durangoko Azokan 
abenduaren 6an.


47. edizio honetan, Gerediaga Elkarteak musikari oriotarra omenduko du euskara eta euskal
 kulturaren alde emandako guztiarengatik. Saria, abenduaren 6an 20:30ean emango zaio San
Agustin Kultur Gunean ospatuko den ekitaldian.
Benito Lertxundik kasik 50 urte daramatza musikaren munduan murgilduta. Bere lehen abestiak,
single euskarrian,
1967.ean eta 1968.ean kaleratu zituen arren, 1971an argitaratu zuen Benito Lertxundi izeneko
bere lehen disko luzea.
Orduz geroztik, bere kantuz osaturiko 16 erreferentzik (denetara 21 disko) ikusi dute argia.
 Diskografia oparo horren
azkena, udaberrian kaleratu zuen Oroimenaren oraina dugu.
Zorionak Benito! 


  



   Animatu zaitezte eta hurbildu azokara, beti dago ipuin, liburu, joku edo diskaren bat zuen
 gustokoa izango dena.

2012/10/31

Euskadi sariak, Iban Zaldua, Inazio Mujika eta Daniel Inerarityrentzat


Iban Zalduak, Iban Barrenetxeak, Xabier Olarrak, Arantzazu Royok, Sara Morantek, Inazio Mujikak eta Daniel Innerarityk jaso dute, besteak beste, Euskadi Literatura saria.

2012ko Euskadi Literatura sariak jakitera eman dituzte. Iban Zalduak euskarazko haur eta gaztea literatura saria eskuratu du, Iban Barrenetxeak gaztelaniazko haur eta gazte literatura saria, Xabier Olarrak eta Arantzazu Royok euskarazko literatura itzulpen saria, Sara Morantek literatura lanaren ilustrazioa saria, Inazio Mujikak euskarazko saiakera saria eta Daniel Innerarityk gaztelaniazko saiakera saria eskuratu du.
Euskadi Literatura sariak 2012:

Euskarazko haur eta gazte literatura
Irabazlea: IBAN ZALDUA GONZALEZ
Izenburua: Azken garaipena
Argitaletxea: Euskal Herriko Ikastolak

Gaztelaniazko haur eta gazte literatura
Irabazlea: IBAN BARRENETXEA BAHAMONDE
Izenburua: El cuento del carpintero
Argitaletxea: A buen paso

Euskarazko literatura itzulpena
Irabazlea : XABIER OLARRA LIZASO
ARANTZAZU ROYO MANTEROLA
Izenburua: Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani)
Argitaletxea: Igela

Literatura lanaren ilustrazioa
Irabazlea: SARA MORANTE
Izenburua: La flor roja
Argitaletxea: Nevsky Prospects

Euskarazko saiakera
Irabazlea: INAZIO MUJIKA IRAOLA
Izenburua: Xabier Lete (auto)biografia bat
Argitaletxea: Alberdania

Gaztelaniazko saiakera
Irabazlea: DANIEL INNERARITY GRAU
Izenburua: La democracia del conocimiento
Argitaletxea: Paidos


2012/10/24

BIBLIOTEKA EGUNA 2012

BIBLIOTEKA EGUNA 2012 on PhotoPeach Gaur Liburutegien Eguna ospatzen dugu. Ziur zuen auzoan dagoen Bibliotekan ekintzaren bat ere egongo da. Anima zaitez eta gerturatu bertara!


2012/05/25

IKASLEAK IDAZLE

Liburuen eguna dela eta ikasle batek  ipuin bat asmatu du:


                                OIER ETA BERE TXAKURRA

Bazen behin ume bat, bere izena Oier zen. Bera bakarrik bizi zen txakur batekin. Txakurra Friki deitzen zen.

Egun batean, Oierrek txakurra ikastolara eraman zuen, baina ez zioten uzten txakurra sartzen eta kalean utzi zuen.
Oier eskolan zegoen bitartean lapur bat etorri zen eta Friki eraman zuen. Oier ikastolatik irtetean Friki ez zegoela konturatu zen. Orduan ziztu bizian etxera joan eta poliziei deitu zien:
 - Txakurra lapurtu didate!- esan zien
 - Guk bilatuko dugu- erantzun zioten poliziek.

Eta egun batzuk pasa ondoren Oierren txakurra aurkitu zuten. Lapurra kartzelara eraman zuten.

Edorta Rodriguez  - L.H. 3.B

2012/05/03

LIBURUAREN EGUNA

LIBURUAREN EGUNA- 2012ko apirilaren 23a

Orain dela bi urte hasi ginen liburuaren egunean "Liburuen erakusketa" egiten. Baita ere lagunei eta bidaiaren bat egiten zuen guztiei ipuintxo bat eskatzen. Horrela gure bilduma handitzen doa eta horrekin batera gure ipuinak erakusteko gogoa ere bai.
Hemen bada, aurtengo "Liburuen erakusketa":


LIBURUEN ERAKUSKETA from xolintxo on Vimeo.

Astehenetik,apirilaren 26tik ikastolako ikasleak, H.H. hasi eta 6.mailaraino erakusketa ikustera pasatu dira.




IKASLEAK LIBURUAK ARAKATZEN from xolintxo on Vimeo.

Aurten ekintza berriak egin ditugu. H.Hn ama finlandiar batek bere burua eskaini du ipuin bat kontatzeko. Baina berezitasun batekin, hau da, bere hizkuntzan kontatu digu:









Lehen Hezkuntzan beste ama batek ere ipuin bat kontatu digu, honek errumanieraz:




2012/03/01

2012KO ANIMAZIO LABURREN OSKARRA

THE FANTASTIC FLYING BOOKS OF MR. MORRIS LESSMORE

Ikus ezazue hurrengo bideoa, zoragarria da eta.



http://www.youtube.com/watch?v=rNjtZ5V4P-c

2012/02/07

2012ko OTSAILAREN 7a




CHARLES DICKENS


Gaur 200 urte dira Charles Dickens jaio zela. Idazle ingeles ezaguna izan zen. Narrazioaren maisu, umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotzena egin zuen. Boz ezizena erabili zuen batzuetan. Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira Oliver Twist, A Christmas Carol ("Gabonetako kanta") eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea ere bada.