2009/11/27

MITOLOGIA (2. EUSKARA KANPAINA)

EUSKAL MITOLOGIA - MARI


Euskal Mitologian hain garrantzitsua den Mariren bizitzan sakondu ostean, goazen ba orain honen barnean agertzen diren beste pertsonaia mitologiko batzuk ezagutzera, guztiz sakondu beharrean, gainetik bada ere.


JENTILAK (edo Mairuak): Kristautasuna agertu orduko Euskal Herrian bizi ziren pertsonaiak dira, orduko Euskal Herritarrak alegia. Oso handiak eta indartsuak dira. Mendian bizi dira eta erasotzen dieten etsaiei harri handiak botaz egiten diete aurre. Hauek dira nekazaritza lehen ezagutu zutenak eta gizakiei asko irakatsi dietenak.


LAMIAK: Erreka zuloetan bizi diren izaki lirainak dira. Ahate edo ahuntz hanka bat izaten dute eta gizaki guztiak liluratuta usten dituzte. Grezia eta Erromako Mitologian ere agertzen dira.


TARTALO: Tartalo izaki gaiztoa dugu, begi bakarrekoa. Honek gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Greziako Mitologian dauka jatorria.


BASAJAUN: Basoko jauna. Handi, indartsua eta ulea belaunetara iristen zaion pertsonaia dugu. Artaldeak saintzeaz gain (abereak otsoetatik babesten ditu), artzainei oihu eginez ekaitza datorrela adierazten die. BASANDERE, bere andrea da. Erdi Aroan euskara hitz egiten zen tokietan, izen ezberdinez ezagutzen dena.


SORGINAK: Gauez biltzen ziren, Akelarre izeneko bileretan. Sarritan asto, katu edo pizti itxura hartzen dutela esaten ohi da. XV - XVII. mendeetan sorginen aurkako epaiketa asko izan ziren Euskal Herrian, non auzo-liskarrak, sineskerak, erlijioa, politika, etab. oso nahasita zeuden.


SUGAAR (edo Maiu): Suge itxura duen Mariren senarra da. Ekaitz eta trumoiekin harreman handia dauka eta besteak beste gurasoei kasurik egiten ez dieten seme-alabak zigortzen ditu.


MIKELATS eta ATARRIBI: Mari eta Maiuren seme ona eta gaiztoa. Bakoitzak izar bat dauka, distira ateratzen duenaren arabera Euskal Herriarentzat sorte ona edo txarra ekarriko du.


GALTZAGORRIAK (Mamurrak ere deituak): Guretzat zailak diren zereginak egiten laguntzen dute. Oso txikiak dira, titare baten lau sartzen dira.



Etorri liburutegira eta hemen mitologiari buruz ditugun liburu guztiak ikusiko dituzu!!!

2009/11/25

Inprimatu liburu bat kafea hartu bitartean


� cc-by-sa Joxe Aranzabal � 2009-09-03 � 07:03 �


Espresso izena du, baina moldiztegia da. Liburu bat inprima dezake espresso kafe bat prestatzen dizuten denboran, minutu eta zortzi segundoan. Zuretzat garesti izan daiteke, 75.000 dolar balio baitu, baina liburuak eskatu ahala saldu nahi dituenentzat, pagotxa izan daiteke. Bideo honetan ikusiko duzu zelan egiten duen lana.

.

Durangoko Azokaren 44. ekitaldia

Aurten, Durangoko Azoka, abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Pasa zaitez bertako liburu eta diska berriak ezagutzera eta nahi izanez gero zure buruari oparitxo bat egitera.

Anima zaitez!!