2009/12/22

ZERGATIK ZAUDE TRISTE?

ZERGATIK ZAUDE TRISTE?














Egilea:Violeta Monreal
Marrazkilaria:Violeta Monreal
Orrialde kopurua: 16 orrialde
Pertsonaia: Edurne balea eta ume
Laburpen tentagarria:
Edurne balea kezkatuta zegoen nezka-mutil batzuk triste zeudelako. Horien artean Zi-ka neska txinatarra bat zegoen. Honek baleari kontatu zion gurasoak eta bera New-York-eko hiri handira joan zirela eta etxea, lagunak eta dinastia utzi behar izan zituztela atzean.Eta zer gertatuko ote da?..................................................
JUNE BASTERRA - 3.C

NIK ESERITA EGITEN DUT ETA ZER?

NIK ESERITA EGITEN DUT ETA ZER?
















Egilea:Arantxa Iturbe
Marrazkilaria:Jokin Mitxelena
Orrialde kopurua: 30 orrialde
Pertsonaia:Josu
Laburpen tentagarria:
Bada mutil bat. Mutil hori deitzen da Josu.Josuk txisa eserita egiten du. Mutil batzuk beti ikusi nahi dute nola egiten duen txisa. Mutil hoiek deitzen dira: Imanol,Unai eta Xabier. Josuk ezan zuen behin txisa egitera joango zela.Imanol joan zen Josurekin eta Imanolek ikusi zuen nola egiten zuen txisa.Imanoli begiak zabal-zabalik geratu zitzaizkion.Zer gertatuko ote da?
Imanolek esango al die bere lagunei?

SUMAIRA ESCUDERO- 3.C

EZ NAIZ ILE HORIA ETA ZER?

EZ NAIZ ILE HORIA ETA ZER?
















Egilea:Kirmen Uribe
Marrazkilaria:Mikel Valberde
Orrialde kopurua: 30
Pertsonaia: Amira
Laburpen tentagarria:
Amira arratsaldean beti joaten zen zinemara bere amarekin eta ondoren paseo bat itsasertzeraino. Klasekoek Amirari egiten zizkioten galdera asko. Patioan zegoen bitartean bere izebari gutunak idazten zizkion. Klasekoei piska arraro iruditzen zitzaien Amiraren jarrera. Amira gogoratu zen bere izebak esandako kontu batez. Zer gertatuko ote da? Ausartuko da Amira besteekin hasteko hitzegiten?

IZASKUN LOPEZ DE MATURANA-3.C

2009/12/21

XIGURDIN

XIGURDIN















Data:azaroaren 19
Egilea:Laura Medina
Egokitzea:Joxeantonio Ormazabal
Orrialde kopurua: 27
Pertsonaia: Xigurdin
Laburpen tentagarria :
Bazen..behin Xigurdin izeneko xagutxo bat. Joan nahi zuen bere lurraldetik Lehendabizi joan zen labezomorroen etxera, gero martitzarren etxera.
Ondoren marrazkien etxera. Geroxego erlojuen etxera.... Zer gertatuko da?

AINHOA JIMENEZ-3.C

TODOS MIS MONSTRUOS (EL BALON HABLANTE)

TODOS MIS MONSTRUOS

EL BALON HABLANTE

















EGILEA:Thomas Brezina

PROTAGONISTA:Maxi izeneko 10 urteko mutila

ZERTAZ DOA:Mutil honen bizitza aspergarria da. Ikastolan burla egiten zioten eta beldurti esaten zioten.
Etorri zen momentua, monstroen atrakziora sartuko zela esan zion bere arrebari.
Sartu zenean....


Gertatzen dena jakin nahi baduzu eskuratu liburu hau.
GORKA MORENO-6.A

SKULDUGGERY PLEASENT-JUGANDO CON FUEGO

SKULDUGGERY PLEASENT
JUGANDO CON FUEGO








Oso liburu ona da. Niri asko gustatu zitzaidan irakurri nuenean.Liburu honetan hau aurkituko duzue: borrokak (asko), magia, banpiroak...

Orain liburuaren zati bat irakurriko dizuet:
-¿Matar a una niña ? claro que podemos resolver ese caso ¿ y tu flaco? ¿quién demonios eres tu?...

Gehiago jakin nahi baduzue irakurri liburua.
JULEN URRUTIA- 6.A

OPERACION DRAGON AMARILLO

OPERACION DRAGON AMARILLO





Hau, detektibeei buruzko liburu bat da.
“La panda del regaliz”ikertzaile talde bat da. Taldeak poliziari lagunduko dio gaizkile bat harrapatzen.
Detektibeek, Flo,Sara eta Leok, badakite nor eskutatzen lapurraren atzean...
Nahi duzu jakin???
CHRISTIAN CANTERO-6.A

NARNIA, EL SOBRIN

NARNIA, EL SOBRINO DEL MAGO






Liburu hau gustatu zait abentura, fantasia, animaliak eta izaki misteriotsuak agertzen direlako.Pixka bat kontatuko dizuet:
Neska eta mutil bat bere osabarengana joan ziren.Eraztun berde bat hartu zuten eta… ¡PUF! desagertu egin ziren. Nahi baduzu jakin nora joan ziren…

¡IRAKURRI LIBURUA!
ADAM TAFFAT- 6.A

LOS SEIS SIGNOS DE LA LUZ

LOS SEIS SIGNOS DE LA LUZ















Liburu honek misterioa eta magia nahasten ditu. Liburua arraro samar hasten da, baina gero ondo ulertzen da.
Willek hamaika urte betetzen dituenean lagun batzuk esaten diote ezin dela inoiz hil. Baita, borrokatu behar dela gaizkileen (tinieblas) kontra. Nork irabaziko du...?

Hori jakiteko irakurri liburua.

ASIER MEZCUA - 6.A

LA CLAVE SECRETA DEL UNIVERSO

LA CLAVE SECRETA DEL UNIVERSO



( Lucy & Stephen Hawking)


George nazkatuta dago bere gurasoak ekologistak direlako: ez du ordenagailurik,telebistarik,…bakarrik txerri bat du, baina dena aldatzen da bere auzokide berriak ailegatzen direnean. Bere auzokidea zientzialari garrantzitsua da eta bere ordenagailu sekretuarekin, espaziotik abentura asko biziko ditu.
Ikasi asko liburu honekin milaka abentura bizitzen dituzun bitartean!!!!!
NEREA VALVERDE - 6.A

¡JUDY MOODY ES DOCTORA!

¡ JUDY MOODY ES DOCTORA!









Nire libururik gustokoena hau da, hainbat liburu atera ditu. Bilduma bat da.

Judy Moody neska bat da, eta medikua izan nahi du. Irakasleak gorputzari buruzko lan bat egitea proposatu du.Bisita bat egiten du ospitalera, hor Judyk ikusiko du zer den medikua izatea. Judyk zerbait klonatuko du. Zer? Zer gertatuko da?
Liburuan gauzak ez dira hain ondo joango... jakin nahi baduzu zer gertatzen den irakurri liburua!
Nik aholkatzen dut, liburu polita da, gainera euskaraz eta gazteleraz idatzita dago, eta medikua izan nahi baduzu...hobeto!
EIDER AJURIA - 6.A

EL PIRATA DIENTEDEORO

EL PIRATA DIENTEDEORO








Ipuin honetan hiru mutil: Rebecca, Leo eta Martin beraien aitonaren etxera joaten dira. Aitonaren etxera joatean hiru mutilak altxor mapak, buruhezurrak, egurrezko itsasontzi txikiak, liburu zaharrak... aurkitzen dituzte. Martinek bat-batean altxor mapa bat ikusi eta denei kontatzera joaten da. Bestei kontatzean erabaki dute altxorraren bila joatea. Barku batekin joaten dira eta orduan, bidaian, burhezur formako irla bat aurkitzen dute. Hiru mutilek saguzar bat zeukaten. Uharte horretan kobazulo handi bat dago. Kobazuloan saguzar asko daude. Bertan sartu baino lehen itsasontzi bateko piratak preso hartzen dituzte.
Piratak gustoko badituzue liburu hau irakurtzea aholkatzen dizuet.
IKER ANTEPARA- 6.A

EL CODIGO DEL DRAGON

EL CODIGO DEL DRAGON
(TEA STILTON)












Nor da Tea Stilton? Zer gertatzen da unibertsitatean? Nortzuk dira bere lagunak? Zer gertatzen da dragoiarekin? eta galdera gehiago izango dituzu ez baduzu irakurtzen liburua,oso dibertigarria da. Bere abenturak ditu eta bakarrik kontatuko dizuet gauza bat: dena hasten da Tea graduatzen denean eta unibertsitatean lana ematen diotenean... Nola jarraitzen du?

Irakurri eta jakingo duzu!

NAIMA LOUBES-6.A

DON QUIJOTE DE LA MANCHA

DON QUIJOTE DE LA MANCHA




















IDAZLEA: Miguel de Cervantes
Kixotek obsesio bat dauka errotekin, erraldoiak direla uste du.
Hemen liburuko pasarte bat:
... En un lugar de la mancha, de cuyo nombre no quiero acordarme, vivía no hace mucho tiempo un hidalgo de los de lanza en astillero, adarga antigua, Rocín flaco y galgo corredor…

Oso polita da, animatu irakurtzera.

ALBA ALONSO-6.A

2009/12/15


CORAZON DE TINTA


Egilea : Cornelia Funke
Orrialdeak: 601

Mortimet Folcharte (Mo) eta bere alaba 12 urtekoa, Maggie, egin behar dute bidai bat.Capricornio liburuaren
Pertzonai gaiztoa. Eta bera liburu batetik aterata dago.

LIBURU AU OSO ONA DA MAGIA ,DRAMA ETA ABANTURA BILTZEN DITUELAKO.
AINGERU RODRIGUEZ - 6.A

SKULDUGGERY PLEASANT

SKULDUGGERY PLEASANT




EGILEA: Derek Landy










Liburu hau gastelaniaz da eta magiazkoa da. Bakarrik ez dago magia, abaenturea ere badago. Oso arraro hasten da baina gero guztia sentzua hartzen du. Pertsonaiak harrigarriak dira, eta marrazkiak ez daudenez istorioa pixka bat zure eraran imajinatu al duzu.

Hau izan da guztia, gehiago jakingo duzue liburua irakurrita.

ASIER BAZTAN- 6.A

RUMBO SUR


RUMBO SUR




Neskato batek aita–amak banatuta daude eta amak aitari neskatoabidaltzen dio neska orrek hondartzara joan nahi zuen bahina lau horduko bidaiko autobusa galdu zuen eta oines joan behar izan zuten maletekin.

Bidai orretan abentura asko bizi dute, abentura hoiek ezagutu nahi badituzu irakurri liburua.

Ondo pasa!!!

YAIZA GAGO - 6.A

NEW YORKEKO MISTERIOA

NEW YORKEKO
MISTERIOA
















Liburu hau misterioa gustatzen zaienentzako oso egokia da.
New Yorken bizi den gizon bat histori honetako pertsonaiak hil nahi ditu. Math eta Tom gizona atxilotu eta beraiek ez hiltzea lortu behar dute…..

Zer gertatuko da?

Jakin nahi baduzu irakurri. Oso ondo dago eta.

YERAY HOMBRE - 6.A

¿ME PREGUNTO POR QUÉ?

¿ME PREGUNTO POR QUÉ?

















Nik liburu honen bilduma daukat eta asko gustatzen zait irakurtzerakoan oso harrituta geratu naiz gauza batzuekin. Liburu hau oso ona da. ANIMATU.

AITOR MERCADER-6.A

LOS PERFECTOS

LOS PERFECTOS


LOS PERFECTOS liburuari buruz hitz egingo dut. Liburu hau nire gustukoena da. Liburua gazteleraz idatzita dago. LOS PERFECTOS familia bat da, mutil protagonista, Alex deitzen da. Ama Zeta da eta aita Pe, bi arreba ditu Delia eta Silvia, eta bikiak dira. Familia oso perfektua da, Alex izan ezik.Alex ez da perfektua, beste guztiak bai, edo hori uste dute...
Lagun bat dauka Rafa Panocha izenekoa.

Gehiago jakin nahi baduzu, irakurri liburua!!!

MARKEL BAHON - 6.A

2009/12/14

JUNIE B. JONES CAPITANA DE SU CLASE



JUNIE B. JONES
CAPITANA DE SU CLASE

(Barbara Park)

Junie B.-k bere klaseko kontuak kontatzen ditu.Oso neska alaia da eta bere familiak ere asko maite du. Liburu honetan nola lortu nahi duen bere klaseko kapitaina izatea kontatzen du. Baina ume batek postua kendu eta...
Gehiago jakin nahi baduzue liburua irakurri eta gozatu
abenturaz.



IRATI GOMEZ- 6.A

ENEKO OKERREKOREN AKERRA

ENEKO OKERREKOREN AKERRA






Eneko mutil alai bat zen.Egun batean bere aitonak Enekori aker bat eman zion. Akerra oso txikia zen,baina oso maltzurra ere. Enekoren gurasoak egun batean festa bat ospatzera joan ziren.
Orduan Enekok bere aitonaren baserritik akerra etxera eraman zuen. Eta lehenengo egunean etxean gauzak apurtu zituen.
Baina gehiago egin zuen: behin batean aspiragailuak behi bat xurgatu zuen, beste batean zoologikotik animali guztiak atera zituen hirira...


ETA HORRELAKOAK DIRA ENEKO ETA BERE

AKERRA



BRAYAN RUIZ- 6.A

EL HORMIGUERO.FRASES CELEBRES DE NIÑOS

EL HORMIGUERO. FRASES CELEBRES DE NIÑOS I
















Liburuan, umeek, pentsatutako ideak azaltzen dira. Benetan bitxiak eta dibertigarriak. Esaldi hauek gure memorian geratzen dira. Ireki liburua edozein orrian, irakurri eta barrez lehertuko zara:
Daniel, 4 urte: Daniel bere aitarekin zientzia museoan zegoen. Aitak arrokei buruzko azalpena ematen ari zitzaion: “arroka hauek sedimentarioak dira, hauek laba-harriak dira, …”. Orduan, Daniel, harri erraldoi batera hurbildu zen eta esan zuen:”harri honen izena ,orduña, harri erraldoia da”….

VICTOR PESQUERA-6.A

EL CAPITAN CALZONCILLOS Y EL PIRATA TITICACA

EL CAPITAN CALZONCILLOS Y EL PIRATA TITICACA
















Calzonzillo kapitana Dav pilky idatzi du liburu dibertigarria da .Ehun eta hirurogei orri ditu eta 21.kapituloan flipograma batzuk daude . Niri gehien gustatzen zaidan atala kapitana eta pipicaca maisua borrokatzen direna da.

ANDONI ALCAIDE - 6.A

DIARIO DE GREG I Un pringao total

DIARIO DE GREG I
Un pringao total















By:Jeff kinney editoriala:Molino

Hau Greg heffley da eta 12 urte ditu. Bere amak eguneroko bat erosten dio bere bizitza guzti-guztia kontatzeko eta idazteko. Berak anai nagusi bat du Rodryk heffley izenekoa eta bere lagun onena Ronwley deitzen da. Liburu hau niri asko gustatu zitzaidan gauza oso dibertigarriak pasatzen zaizkiolako mutikoari. Liburu oso ona da eta nik aholkatzen dizuet. Badaude ere 2. eta 3. atalak, horrela lehenengo liburua gustazen bazaizue gehiago daukazue irakurtzeko.


Espero dut zuei liburu hau gustatzea!




VICTOR MOLINA- 6A

BERTSOLARITZA

2009-12-13 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA





















"Mila zorion ta goraintzi
eman gabe nola utzi
Euskal Herriko txapela horra Maialeni jantzi
al dezun artean eutsi
ez dezu meritu gutxi
emakumerik oraindik ez da hortara iritsi
".


Horixe Joxe Agirrek Maialen Lujanbiori kantatutako bertsoa.

2009/12/11

ARCANUS MADDOX DESCUBRE EL CAMINO

ARCANUS MADDOX DESCUBRE EL CAMINO
( CARE SANTOS )


















Maddox lehenengo zenbakia da, bere gurasoak sute batean hil ziren, bera bizirik atera zen. Orain 9 urte pasa dira Maddoxek ez ditu lagunik eta bere izebak kanpamentu batera bidali du lagunak egiteko.Maddoxi asko gustatzen zaio malabareak egitea. Kanpamentuan neska bat ezagutzen du, baina, gau horretan kalean zegoen eta zerbait entzun zuen: Arcanus hitza. Orduan, konorterik gabe geratu eta putzu batera erori zen. Zergatik geratu zen konorterik gabe?

Irakurri eta ikusiko duzu.


ANDONI DIEZ- 6A

2009/12/09

PIKIHITZA


Joko honek lagun batekin edo bakarrik jolasteko aukera ematen dizu. Horrez gain, zure euskarazko hiztegia ere aberasten joango da. Anima zaitez, ea zenbat lortzen dituzun!!!
http://dpto.educacion.navarra.es/piki/e_juegos/pikipalabra/pikipalabra.php

2009/12/02

EUSKARAREN EGUNA

Dakizuenez abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatzen dugu, eta animatzeko hemen doaz hitz batzuk:
Beraz hemendik aurrera dakigunon artean EUSKARAZ egitera animatzen zaituztet!!!

MITOLOGIA (Ikastolan)

Ikastolan euskararen 2. kanpaina dela eta, mitologiari buruz lan egin dugu. Ikastolako hormak apaindu ditugu kanpaina girotzeko. Honela geratu zaigu:
















Pertsonai nagusia : MARI





Mari eta gure leloa:SASI GUZTIEN GAINETIK, HODEI GUZTIEN AZPITIK... EUSKARAZ BETI!











Beste pertsonai batzuk: LAMIA, HERENSUGEA, BASAJAUN, GALTZAGORRIAK...

















Eta azkenik oparitxo bat egongo da gure ieroglifikoa asmatzen duenarentzat:



















Eta kanpainari bukaera emateko "Suabe, suabe" dantzatu genuen denok patioan:














2009/11/27

MITOLOGIA (2. EUSKARA KANPAINA)

EUSKAL MITOLOGIA - MARI


Euskal Mitologian hain garrantzitsua den Mariren bizitzan sakondu ostean, goazen ba orain honen barnean agertzen diren beste pertsonaia mitologiko batzuk ezagutzera, guztiz sakondu beharrean, gainetik bada ere.


JENTILAK (edo Mairuak): Kristautasuna agertu orduko Euskal Herrian bizi ziren pertsonaiak dira, orduko Euskal Herritarrak alegia. Oso handiak eta indartsuak dira. Mendian bizi dira eta erasotzen dieten etsaiei harri handiak botaz egiten diete aurre. Hauek dira nekazaritza lehen ezagutu zutenak eta gizakiei asko irakatsi dietenak.


LAMIAK: Erreka zuloetan bizi diren izaki lirainak dira. Ahate edo ahuntz hanka bat izaten dute eta gizaki guztiak liluratuta usten dituzte. Grezia eta Erromako Mitologian ere agertzen dira.


TARTALO: Tartalo izaki gaiztoa dugu, begi bakarrekoa. Honek gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Greziako Mitologian dauka jatorria.


BASAJAUN: Basoko jauna. Handi, indartsua eta ulea belaunetara iristen zaion pertsonaia dugu. Artaldeak saintzeaz gain (abereak otsoetatik babesten ditu), artzainei oihu eginez ekaitza datorrela adierazten die. BASANDERE, bere andrea da. Erdi Aroan euskara hitz egiten zen tokietan, izen ezberdinez ezagutzen dena.


SORGINAK: Gauez biltzen ziren, Akelarre izeneko bileretan. Sarritan asto, katu edo pizti itxura hartzen dutela esaten ohi da. XV - XVII. mendeetan sorginen aurkako epaiketa asko izan ziren Euskal Herrian, non auzo-liskarrak, sineskerak, erlijioa, politika, etab. oso nahasita zeuden.


SUGAAR (edo Maiu): Suge itxura duen Mariren senarra da. Ekaitz eta trumoiekin harreman handia dauka eta besteak beste gurasoei kasurik egiten ez dieten seme-alabak zigortzen ditu.


MIKELATS eta ATARRIBI: Mari eta Maiuren seme ona eta gaiztoa. Bakoitzak izar bat dauka, distira ateratzen duenaren arabera Euskal Herriarentzat sorte ona edo txarra ekarriko du.


GALTZAGORRIAK (Mamurrak ere deituak): Guretzat zailak diren zereginak egiten laguntzen dute. Oso txikiak dira, titare baten lau sartzen dira.



Etorri liburutegira eta hemen mitologiari buruz ditugun liburu guztiak ikusiko dituzu!!!

2009/11/25

Inprimatu liburu bat kafea hartu bitartean


� cc-by-sa Joxe Aranzabal � 2009-09-03 � 07:03 �


Espresso izena du, baina moldiztegia da. Liburu bat inprima dezake espresso kafe bat prestatzen dizuten denboran, minutu eta zortzi segundoan. Zuretzat garesti izan daiteke, 75.000 dolar balio baitu, baina liburuak eskatu ahala saldu nahi dituenentzat, pagotxa izan daiteke. Bideo honetan ikusiko duzu zelan egiten duen lana.

.

Durangoko Azokaren 44. ekitaldia

Aurten, Durangoko Azoka, abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Pasa zaitez bertako liburu eta diska berriak ezagutzera eta nahi izanez gero zure buruari oparitxo bat egitera.

Anima zaitez!!

2009/10/28

LIBURUTEGIEN EGUNA

LIBURUTEGIEN EGUNA- URRIAK 24

Aurten (2009) Liburutegien eguna larunbata izan denez, ostiralean eta astelehenean ospatu dugu. Ikastolako ikasle guztiak parte hartu dute, segidan ikusi ditzakezuen lanak eginez eta HHkoei, Edurnek, hau da nik, ipuin polit batzuk kontatuz.





















1. eta 2. mailakoek ORRI-MARKAGAILUAK egin dituzte










3. eta 4. mailakoek udazkeneko hostoekin ORRI-MARKAGAILUAK ere egin dituzte











5. eta 6. mailakoek KOMIKI ederrak egin dituzte








Eta lan guztiak aretoan jarri ditugu ikasle guztiak ikusteko eta irakurtzeko: