2010/02/22

INAUTERIAK

Otsailak 10 : INAUTERIAK IKASTOLAN

Gure Xolintxo ipotxez mozorrotu zen inauterietan.














Ikastolako ikasle eta irakasle, denok mozorrotuta, egin genuen jaialditxoan.


Talde bakoitzak prestatutako ikuskizuna aurkeztu zuen.
Eta bukaera..., guk hoberen dakigun moduan .......................














.....bizkotxoak eta txokolate bero-beroa janez.


H. H.n TXIKIEN INAUTERIAK

















Txikiek ere beren jaialditxoa ospatu zuten.

SAN BLAS

Otsailak 3 : SAN BLAS
ESAERAK


Idiak eztula egin eta San Blas! aitonak eztula egin eta itoko al haiz ba!

San Blas eta Santa Agedako feriak mutil neskatxen ezaupideak.

San Blas! Bedeinkatutako haria saman ipini eta eztulak blast!

(Ikastolan San Blas egunean txarteletan ezagutzera eman)

AGATE DEUNA











OTSAILAK 4 : Agate Deun bezpera


































Santa Ageda bezperan ikastolako guztiok Agate Deuna abestia eta koplak abestera atera ginen auzora. Ondo abestuz eta giro onean ibili eta gero, erroskila jana izan genuen . Arratsalde polita pasatu genuen.

2010/02/17

KANDELERIO

OTSAILAK 2 : KANDELERIO


Kandelerio, lerio,
atxari ura dario,
sagarrari madari,
eutsi Peru adarrari.


Euria dakar menditik
Ondarroaren gainetik,
Eztaukat zapatarik
banoa Lekeitiotik.

Kanderioz eguzki ,
negua dago aurreti;
kandelerioz edurra,
joan da neguaren bidurra.


(Kandelerio ez dugu ikastolan ospatzen, baina bai txartelen bidez jakinarazi)

LARRIALDIAK ANIMALIEN OSPITALEAN

LARRIALDIAK ANIMALIEN OSPITALEAN















Egilea: Fabrice Lelarge
Marrazkilaria: Francisco Ruyer
Orrialde kopurua: 48 orrialde
Pertsonaia: Sendagilea, elefantea eta animaliak
Laburpen tentagarria:
Otso baten kumeak hankako mina zeukan. Hankan zer zeukan ikusi duenean sendagilearengana joan zen. Eta esan zuen: “Sendagile bat!. Azkar!, nire semea oso gaixo dago!.
Elefante bat atera zen eta esan zion amak : “ Sendagilea zara?”
“Bai” erantzun zuen. “Begiratu zer daukan nire kumeak” esan zuen amak. Zer gertatuko da?.


AINHOA IZAGIRRE-3.B

KOSK EGITEN DUT

KOSK EGITEN DUT















Egilea: Xabier Mendiguren
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena
Orrialde kopurua: 11 orrialde
Pertsonaia: Jakobo.
Laburpen tentagarria:
Jakobo txakur bat da, gauza askori kosk egiten die. Jakobok kotxe bati kosk egin zion umetxo bat salbatzeko. Honela, hortzik gabe geratu zen. Hortzik izango ditu kosk egiteko?.


ENEKO DIEZ-3.B

LUKAS KANPINERA DOA

LUKAS KANPINERA DOA















Egilea: Olga Perez Alonso
Marrazkilaria: Olga Perez Alonso
Orrialde kopurua: 29 orrialde
Pertsonaia: Lukas, Iñaki eta Roberto.
Laburpen tentagarria:
Lukas oporretara doa familiarekin.Maleta egin ondoren bidaian jarri dira. Lukasek oporretan lagun asko egin ditu. Zer gertatuko da?.


SAIOA BERMEJO-3.B

RODOLFO BANPIROA

RODOLFO BANPIROA















Egilea: Joande deu Prats
Marrazkilaria: Gloria Garcia
Orrialde kopurua: 58 orrialde
Pertsonaia: Rodolfo banpiroa
Laburpen tentagarria:
Bazen behin Rodolfo izeneko banpiro bat. Gau batean hirirantz joan zen. Baratze batean aitona bat zegoen eta Rodolfo aitonarengana joan zen. Zer gertatuko da?.


GILLEN ASKASIBAR-3.B

PIRATA

PIRATA
















Egilea: Teresa Soler
Marrazkilaria: Esperanza Martinez
Orrialde kopurua: 22 orrialde
Pertsonaia: Neska bat.
Laburpen tentagarria:
Laurak katu bat zeukan. Katua pirata deitzen zen. Egun batean, Lauraren aitak, txakurra kendu zion. Zer geratuko da ?





MAITANE ORTIZ DE ZARATE-3.B

2010/02/16

ZUHAITZA

ZUHAITZA

















Egilea: Joan de Prats
Marrazkilaria: Inma Mendiola
Orrialde kopurua: 58 orrialde
Pertsonaia: Loroa eta hontza
Laburpen tentagarria:
Basoko zuhaitz batean, loro bat, bi zikoin ezkonberri, txori irakasle bat eta bi arotz txori bizi dira. Hontzak atea zaintzen du. Egun batean herriko bi aizkolari zuhaitza moztera etorriko direla entzun dute. Orduan animali guztiek ideia bat dute aizkolariak botatzeko. Zer gertatuko da?.

ANER ARANA-3.B

LUKAS KANPINERA DOA

LUKAS KANPINERA DOA











Egilea: Olga Perez Alonso
Marrazkilaria: Olga Perez Alonso
Orrialde kopurua: 29 orrialde
Pertsonaia: Lukas
Laburpen tentagarria:
Lukas txakur txiki bat da, bizkotsoak eta txokolatea gustatzen zaiona. Bere nagusiak kanpinera joatea nahi zuen. Lukasek bere maleta prestatu zuen eta bitartean nagusiak bere maleta prestatu zuen. Bapatean, ate kolpe bat entzun zen. Zer gertatuko da?.

ENDIKA OLAVE-3.B

XIGURDIN

XIGURDIN











Egilea: Laura Medina
Marrazkilaria: Laura Medina
Orrialde kopurua: 15 orrialde
Pertsonaia: Xigurdin sagua
Laburpen tentagarria:
Xigurdin bere harri hegalariarekin espaziora joan zen. Eta han aurkitu zuen maisu bat oso oso ongi zekiena hegan egiten. Xigurdin harriak jaten zituzten extralurtarrengana joan zen.Beranduago, leku guztietan erlojuak eta zenbakiak zuden planetara joan zen. Zer gertatuko da?.

SARA PESQUERA-3.B

LAPIKORA? BAI ZERA!

LAPIKORA? BAI ZERA!











Egilea: Txabi Arnal Gil
Marrazkilaria: Cristina Fernandez
Orrialde kopurua: 22 orrialde
Pertsonaia: Patatak eta Blas
Laburpen tentagarria:
Egun euritxu bat zen. Blas joan zen baratzera patata batzuk hartzera, janaria egiteko. Geroxeago joan zen berriro baratzera eta atera ziren patata majikoak.Blasek hartu zituen patata majikoak eta esan zion patata majikoak Blasi: ez hartu zure esku zikin horrekin. Gero Blasek jateko gogoa zeukan. Zer gertatuko da?.

JONATHAN MIMOSO-3.B

HIRUKIAK ETA ELURRETAKO ERREGINA

HIRUKIAK ETA ELURRETAKO ERREGINA











Egilea: Iñaki Zubeldia
Marrazkilaria: Roset Capdevila
Orrialde kopurua: 46 orrialde
Pertsonaia: Elene, Ane, Terese eta elurretako sorgina.
Laburpen tentagarria:
Egun batean sorginak hiru ume eraman zituen: Elene, Terese eta Ane. Hauek bi umerekin topatu ziren, Kai eta Gerda.Elurretako erreginari ispilua apurtu citación eta Kai ipnotizatu zuten.Kai elurretako erreginaren etxera joan zen eta ispilua konpontzen saiatu zen. Zer gertatuko ote da?.

MARCOS NEIRA-3.B

KAMILE

KAMILE











Egilea: Aline De Petigny
Marrazkilaria: Nanci Delvaux
Orrialde kopurua: 16 orri
Pertsonaia: Kamile, bere aita eta bere ama.
Laburpen tentagarria:
Egun batean Kamile bere aita eta bere amarekin itsasora joan zen. Toaila, eguzkitakoa eta krema hartuta.Kamileren aita flotagailua puzten eta puzten zebilen baina zuloa zeukan.
Kamilek beldurra zuen flotagailurik gabe uretan sartzeko. Aitak uretarantz joateko konbenzitzen du. Zer gertatuko da?.

MAIDER HOLGUERA-3.B

HONA HEMEN BELDURRA

HONA HEMEN BELDURRA











Egilea: Oli
Marrazkilaria: Pepe Carreiro
Orrialde kopurua: 10 orri
Pertsonaia: Mutil bat eta neska bat.
Laburpen tentagarria:
Mutila eta neska bat ohean zeuden lotan beraien etxean. Mutilak beldurra zeukan, neska lo zegoen eta mutila esnatu zen. Zer gertatuko da?.

JULEN ETXEGUREN-3.B