2009/01/30

2009/01/28

LIBURUAK


AMA!
Beatrizek zortzi urte ditu. Neba bat dauka: Alex.Beatriz askotan gogoratzen da amarekin, duela bi urte hil baitzen. Dena den, orain ez hain triste eta goibel egoten, jakin badakielako izar eder bat dagoela zeruan familiari argi egiten.

Kafka eta panpina bidaiaria

EDURNE: Kafka eta panpina bidaiaria

Franz Kafkak, hil baino urtebete lehenago, Berlingo Stegliz parkean paseatzen zebilela, erabat atsekabetuta negarrezn ari zen neskatila bat aurkitu zuen:panpina galdu berri zuen. Haurra lasaitzeko idazleak istorio bitxi bat asmatu zuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat egitera joana zen, eta neskatilak laster gutun bat jasoko zuen.
Kafkak, bat-batean panpinen postari bihurturik, gau hartan bertan idatzi zuen gutun hori, liburu hau osatzen duten gutunetan lehena.