2010/12/12

Iazko 6.B-ko antzerkiak

Joan zen ekainean 6. Bko ikasleak Haur Hezkuntzan egon ziren bi antzerkitxo eskeintzen. Berandu, baina hemen daude antzezpen horien grabaketak. Ea Mendebaldeko artista horiek ikusten dituzuen.

Untitled from xolintxo on Vimeo.



Untitled from xolintxo on Vimeo.

2010/12/10

POETA ETA KANTARIA

XABIER LETE



















Abenduaren 4ean Xabier Lete, poeta eta kantaria, hil zen luzaroan gaixorik egon ondoren. Batzuk gazteak ginenetik bere abestiekin hasi ginen euskara lantzen. Horregatik orain uste dut omenalditxo bat merezi duela gure liburutegian, oraingo umeek jakin dezaten nor izan den eta zer utzi digun.


2. EUSKARA KANPAINA


ITSASOA


Aurtengo Euskara Kanpaina euskaldunak eta itsasoari buruz joan da.

Oso gai polita eta lan handia egin dute gure ikastolako ikasleek.

Gelatik kanpo ere hainbat ekintza egin eta izan dituzte.

Alde batetik txikienak antzerkia ikusi zuten:


EUSKALDUNAK ETA ITSASOA on PhotoPeach



Kanpaina bukatzeko, azken aldi honetan ohitura bihurtzen ari den eta

hainbeste
gustatzen zaien moduan bukatu dute, hau da, dantza eginez.









Untitled from Tokieder on Vimeo.

2010/10/29

PATXI ZUBIZARRETA
























ZORIONAK!!! Patxi Zubizarretari Euskadiko ipuin lehiketan zaria irabazi duelako.





Patxi Zubizarreta gure laguna da, urtero etortzen zaigu bere liburuei eta bizitzari buruz hitz egitera. Beraz ZORIONAK guztion partez.



Liburutegian badugu aspalditik bere liburua "Xia Tenzinen bidaia miresgarria", eta ziur gaude hemendik aurrera denek irakurri nahi izango dutela.













2010/10/26

2010eko urriaren 24a

LIBURUTEGIEN EGUNA


Aurten nahiz eta Liburutegien Eguna igandez izan,
guk gure tartetxoa eman nahi izan diogu ikastolan.
Horretarako txartelen bidez eta bertsoak irakurriz edota kantatuz gogoratu dugu.

Liburutegien eguna 2010 on PhotoPeach

2010/09/22

1go Kanpaina: jolasak

KAIXO, hemen gara berriz 2010-2011 ikasturtea burutzeko. Kasu honetan gure ikastolan kurtso hasieran, elkarren arteko harremana bultzatzeko eta patio orduetan jolas ezberdinak erabil ditzakegula ikusteko eta ikasteko 1go EUSKARA KANPAINA antolatu dugu, JOLASAK, euskaraz jolas eta hitz egiteko asmoz.

Horra hor gure ikasleak jolasaldian nola ibiltzen diren:

Jolasak on PhotoPeach



Jolasak 2 on PhotoPeach





Eta Kanpaina bukatzeko gure ikasle eta irakasle guztiak dantzan jarri zaizkigu. Begira bestela:

1go, 2., 3. eta 4. mailakoak on PhotoPeach



5. eta 6. mailakoak on PhotoPeach

2010/06/07

GURUTZEGRAMA1

file:///N:/Liburutegia/HotPotatoes6/gurutzegramak/Gurutzegrama1.htm

ZAZPI ANTXUMEAK 1.wmv


Gela Egonkorrekoek AHOZKOTASUNAREN kanpainarako antzerki bat egin zuten. Antzerki hau egiteko ikastolako beste ikasle batzuen laguntasuna izan zuten pertsonaiak behar baitzituzten.



http://www.youtube.com/watch?v=_mnSVY2hLIQ

2010/05/26

AHOZKOTASUNA-3

Ikastolako 3. mailakoak AHOZKOTASUNAREN kanpainan "Txontxongilo saioa" egin dute. Hemen daude beste ikasle batzuei saioa eskaintzen.

2010/05/24

AHOZKOTASUNA-1

1.mailakoek AHOZKOTASUNAREN kanpainarako antzerki bat prestatu dute. Bere izenburua

RAMUNTXO HERENSUGEA da. Hemen gela batean grabatutakoa ikus daiteke


http://www.youtube.com/watch?v=FqNpPGQLaOA

2010/05/17

AHOZKOTASUNA-4

Ikastolako 4. mailakoak AHOZKOTASUNAREN Kanpainan beraiek asmatutako kondairak gelaz-gela kontatzen eta irakurtzen ibili dira.








2010/05/14

Irakurle On

Irakurle on IRAKURLE ON edo IRAKUR LEON edo IRAKUR LEONA. Hau korapiloa! Blogmaníacos blog ederrean ikusi genuen ideia hau: norberak nahi duen tokian irakurriz agertzea. Hona hemen parte hartu duten ikasleekin eginiko muntaia.
El que lee... ¿LEON o LEONA?
En el gran blog Blogmaníacos vimos esta idea: una foto leyendo en la situación que cada uno o una elija. He aquí el montaje que hemos preparado con los y las que han querido tomar parte

Irakurle petoak on PhotoPeach

2010/05/07

PATXI ZUBIZARRETA LIBURUTEGIAN

Patxi Zubizarreta liburutegian on PhotoPeach

2010/05/04

JOXANTONIO ORMAZABAL















Atzo, 2010eko maiatzaren 3an idazle euskaldun bat galdu genuen.

Nahiz eta pertsonalki ezagutu ez, bere liburuen artean urteak eta

urteak eman ditugu. Eskerrik asko utzi dizkiguzun altxor hauengatik.

2010/04/23

Liburuaren eguna

2010eko apirilaren 23a: LIBURUAREN EGUNA


Liburuaren eguna on PhotoPeach





Publizitatea: OPARITU LIBURU BAT, EZ DIO OSASUNARI KALTERIK EGITEN

2010/02/22

INAUTERIAK

Otsailak 10 : INAUTERIAK IKASTOLAN

Gure Xolintxo ipotxez mozorrotu zen inauterietan.














Ikastolako ikasle eta irakasle, denok mozorrotuta, egin genuen jaialditxoan.


Talde bakoitzak prestatutako ikuskizuna aurkeztu zuen.
Eta bukaera..., guk hoberen dakigun moduan .......................














.....bizkotxoak eta txokolate bero-beroa janez.


H. H.n TXIKIEN INAUTERIAK

















Txikiek ere beren jaialditxoa ospatu zuten.

SAN BLAS

Otsailak 3 : SAN BLAS
ESAERAK


Idiak eztula egin eta San Blas! aitonak eztula egin eta itoko al haiz ba!

San Blas eta Santa Agedako feriak mutil neskatxen ezaupideak.

San Blas! Bedeinkatutako haria saman ipini eta eztulak blast!

(Ikastolan San Blas egunean txarteletan ezagutzera eman)

AGATE DEUNA











OTSAILAK 4 : Agate Deun bezpera


































Santa Ageda bezperan ikastolako guztiok Agate Deuna abestia eta koplak abestera atera ginen auzora. Ondo abestuz eta giro onean ibili eta gero, erroskila jana izan genuen . Arratsalde polita pasatu genuen.

2010/02/17

KANDELERIO

OTSAILAK 2 : KANDELERIO


Kandelerio, lerio,
atxari ura dario,
sagarrari madari,
eutsi Peru adarrari.


Euria dakar menditik
Ondarroaren gainetik,
Eztaukat zapatarik
banoa Lekeitiotik.

Kanderioz eguzki ,
negua dago aurreti;
kandelerioz edurra,
joan da neguaren bidurra.


(Kandelerio ez dugu ikastolan ospatzen, baina bai txartelen bidez jakinarazi)

LARRIALDIAK ANIMALIEN OSPITALEAN

LARRIALDIAK ANIMALIEN OSPITALEAN















Egilea: Fabrice Lelarge
Marrazkilaria: Francisco Ruyer
Orrialde kopurua: 48 orrialde
Pertsonaia: Sendagilea, elefantea eta animaliak
Laburpen tentagarria:
Otso baten kumeak hankako mina zeukan. Hankan zer zeukan ikusi duenean sendagilearengana joan zen. Eta esan zuen: “Sendagile bat!. Azkar!, nire semea oso gaixo dago!.
Elefante bat atera zen eta esan zion amak : “ Sendagilea zara?”
“Bai” erantzun zuen. “Begiratu zer daukan nire kumeak” esan zuen amak. Zer gertatuko da?.


AINHOA IZAGIRRE-3.B

KOSK EGITEN DUT

KOSK EGITEN DUT















Egilea: Xabier Mendiguren
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena
Orrialde kopurua: 11 orrialde
Pertsonaia: Jakobo.
Laburpen tentagarria:
Jakobo txakur bat da, gauza askori kosk egiten die. Jakobok kotxe bati kosk egin zion umetxo bat salbatzeko. Honela, hortzik gabe geratu zen. Hortzik izango ditu kosk egiteko?.


ENEKO DIEZ-3.B

LUKAS KANPINERA DOA

LUKAS KANPINERA DOA















Egilea: Olga Perez Alonso
Marrazkilaria: Olga Perez Alonso
Orrialde kopurua: 29 orrialde
Pertsonaia: Lukas, Iñaki eta Roberto.
Laburpen tentagarria:
Lukas oporretara doa familiarekin.Maleta egin ondoren bidaian jarri dira. Lukasek oporretan lagun asko egin ditu. Zer gertatuko da?.


SAIOA BERMEJO-3.B

RODOLFO BANPIROA

RODOLFO BANPIROA















Egilea: Joande deu Prats
Marrazkilaria: Gloria Garcia
Orrialde kopurua: 58 orrialde
Pertsonaia: Rodolfo banpiroa
Laburpen tentagarria:
Bazen behin Rodolfo izeneko banpiro bat. Gau batean hirirantz joan zen. Baratze batean aitona bat zegoen eta Rodolfo aitonarengana joan zen. Zer gertatuko da?.


GILLEN ASKASIBAR-3.B

PIRATA

PIRATA
















Egilea: Teresa Soler
Marrazkilaria: Esperanza Martinez
Orrialde kopurua: 22 orrialde
Pertsonaia: Neska bat.
Laburpen tentagarria:
Laurak katu bat zeukan. Katua pirata deitzen zen. Egun batean, Lauraren aitak, txakurra kendu zion. Zer geratuko da ?





MAITANE ORTIZ DE ZARATE-3.B

2010/02/16

ZUHAITZA

ZUHAITZA

















Egilea: Joan de Prats
Marrazkilaria: Inma Mendiola
Orrialde kopurua: 58 orrialde
Pertsonaia: Loroa eta hontza
Laburpen tentagarria:
Basoko zuhaitz batean, loro bat, bi zikoin ezkonberri, txori irakasle bat eta bi arotz txori bizi dira. Hontzak atea zaintzen du. Egun batean herriko bi aizkolari zuhaitza moztera etorriko direla entzun dute. Orduan animali guztiek ideia bat dute aizkolariak botatzeko. Zer gertatuko da?.

ANER ARANA-3.B

LUKAS KANPINERA DOA

LUKAS KANPINERA DOA











Egilea: Olga Perez Alonso
Marrazkilaria: Olga Perez Alonso
Orrialde kopurua: 29 orrialde
Pertsonaia: Lukas
Laburpen tentagarria:
Lukas txakur txiki bat da, bizkotsoak eta txokolatea gustatzen zaiona. Bere nagusiak kanpinera joatea nahi zuen. Lukasek bere maleta prestatu zuen eta bitartean nagusiak bere maleta prestatu zuen. Bapatean, ate kolpe bat entzun zen. Zer gertatuko da?.

ENDIKA OLAVE-3.B

XIGURDIN

XIGURDIN











Egilea: Laura Medina
Marrazkilaria: Laura Medina
Orrialde kopurua: 15 orrialde
Pertsonaia: Xigurdin sagua
Laburpen tentagarria:
Xigurdin bere harri hegalariarekin espaziora joan zen. Eta han aurkitu zuen maisu bat oso oso ongi zekiena hegan egiten. Xigurdin harriak jaten zituzten extralurtarrengana joan zen.Beranduago, leku guztietan erlojuak eta zenbakiak zuden planetara joan zen. Zer gertatuko da?.

SARA PESQUERA-3.B

LAPIKORA? BAI ZERA!

LAPIKORA? BAI ZERA!











Egilea: Txabi Arnal Gil
Marrazkilaria: Cristina Fernandez
Orrialde kopurua: 22 orrialde
Pertsonaia: Patatak eta Blas
Laburpen tentagarria:
Egun euritxu bat zen. Blas joan zen baratzera patata batzuk hartzera, janaria egiteko. Geroxeago joan zen berriro baratzera eta atera ziren patata majikoak.Blasek hartu zituen patata majikoak eta esan zion patata majikoak Blasi: ez hartu zure esku zikin horrekin. Gero Blasek jateko gogoa zeukan. Zer gertatuko da?.

JONATHAN MIMOSO-3.B

HIRUKIAK ETA ELURRETAKO ERREGINA

HIRUKIAK ETA ELURRETAKO ERREGINA











Egilea: Iñaki Zubeldia
Marrazkilaria: Roset Capdevila
Orrialde kopurua: 46 orrialde
Pertsonaia: Elene, Ane, Terese eta elurretako sorgina.
Laburpen tentagarria:
Egun batean sorginak hiru ume eraman zituen: Elene, Terese eta Ane. Hauek bi umerekin topatu ziren, Kai eta Gerda.Elurretako erreginari ispilua apurtu citación eta Kai ipnotizatu zuten.Kai elurretako erreginaren etxera joan zen eta ispilua konpontzen saiatu zen. Zer gertatuko ote da?.

MARCOS NEIRA-3.B

KAMILE

KAMILE











Egilea: Aline De Petigny
Marrazkilaria: Nanci Delvaux
Orrialde kopurua: 16 orri
Pertsonaia: Kamile, bere aita eta bere ama.
Laburpen tentagarria:
Egun batean Kamile bere aita eta bere amarekin itsasora joan zen. Toaila, eguzkitakoa eta krema hartuta.Kamileren aita flotagailua puzten eta puzten zebilen baina zuloa zeukan.
Kamilek beldurra zuen flotagailurik gabe uretan sartzeko. Aitak uretarantz joateko konbenzitzen du. Zer gertatuko da?.

MAIDER HOLGUERA-3.B

HONA HEMEN BELDURRA

HONA HEMEN BELDURRA











Egilea: Oli
Marrazkilaria: Pepe Carreiro
Orrialde kopurua: 10 orri
Pertsonaia: Mutil bat eta neska bat.
Laburpen tentagarria:
Mutila eta neska bat ohean zeuden lotan beraien etxean. Mutilak beldurra zeukan, neska lo zegoen eta mutila esnatu zen. Zer gertatuko da?.

JULEN ETXEGUREN-3.B

2010/01/29

NIRE BIZIKLETA ETA NI

NIRE BIZIKLETA ETA NI















Egilea: Seve Calleja
Marrazkilaria: Jose Tellaetxe
Orrialde kopurua:29 orrialde
Pertsonaia: mutil bat.
Laburpen tentagarria:Mutil batek ganbaran bizikleta bat zeukan. Ireki zuen leihoa eta leihotik sartu zen saguzarra. Bere hegoetan zeuzkan letrak eta bizikleta lapurtu zion. Letra guztiak nahi zituen irakurri , idazten ikastea nahi zuelako, esan zion saguzarrak. Laguntza nahi ba zuen, eman zizkion Z, B ,K, J eta H letrak. Eta zer gertatuko ote zen?


IELTXU FERNANDEZ DE LANDA - 3.A

2010/01/28

TXAKURRA DAUKAGU ETXEAN ETA ZER?

TXAKURRA DAUKAGU ETXEAN ETA ZER?















Egilea: Fina Casalderrei
Marrazkilaria Mikel Valverde
Orrialde kopurua:31 orrialde
Pertsonaia: Ima
Laburpen tentagarria:
Behin batean txakur bat galduta zegoen. Gero Imak aurkitu zuen eta bere aitonak ez zekien non zegoen. Etxera joan zen eta txakurra atzetik joan zen. Zer gertatuko da?.


KAIET PALACIN - 3.A

ALABA ADOPTATUA NAIZ ETA ZER?

ALABA ADOPTATUA NAIZ ETA ZER?















Egilea: Xosé A. Neira Cruz
Marrazkilaria:Jokin Mitxelena
Orrialde kopurua: .30 orri
Pertsonaia: Lu
Laburpen tentagarria:
Egun batean, bazegoen neska bat Lu izenekoa. Ikastolara joan zen eta bere andereñoarekin klasean sartu zen. Klasean zuhaitz genealogikoari buruz hitz egiten zuten . Etxera joan zen eta, galdera bat egin zion bere gurasoei; zer da zuhaitz genealogikoa?
Zer gertatuko da?
SAIOA ABENDAÑO - 3.A

PINPIRIN HARTXOA

PINPIRIN HARTXOA















Izenburua: Pinpirin hartxoa
Egilea: Helena Villar
Marrazkilaria:Josefina Pereira
Orrialde kopurua:28
Pertsonaia:Pinpirin
Laburpen tentagarria:
Pinpirin bakar bakarrik bizi zan etxe oso berezi baten. Etxe hori sagarrondo baten adarretik zintzilika zegoen. Gauza asko ikasi zuen Pinpirinek.
Etxe polit bat antolatu zuen, logela, sukaldea, eta gauza guztiak berak egiten zituen. Nahiz eta lan asko egin, ez zen txarto bizi Pinpirin. Zer gertatuko ote da?


URKO MIGUELEZ - 3.A

NIK ERREMERRE HITZ EGITEN DUT ETA ZER?

NIK ERREMERRE HITZ EGITEN DUT ETA ZER?
















Egilea:Anjel Lertxundi
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena
Orrialde kopurua:28 orrialde
Pertsonaia: Beto
Laburpen tentagarria:
Betok, erremerre hitz egiten du. Bere aita eta ama egun guztietan ariketa berdinarekin daude. Amak berari:- Esan txakurra maitea.Txa- ku- rra- eta Betok amari. Txa-ku-gga! Erremerrea izateagaitik arazo asko izango dituzte. Zer gertatuko ote da?


NEREA LANA - 3.A

PIRRITX ETA PORROTX TIDERREKIN TEA HARTZEN

PIRRITX ETA PORROTX TIDERREKIN TEA HARTZEN
















Egilea: Mitxel Murua
Marrazkilaria:Julen Tokero
Orrialde kopurua: 32
Pertsonaiak: Pirritx eta Porrotx
Laburpen tentagarria:
Behin Pirritx eta Porrotx bere lagun batekin Tider deitzen zena zeuden. Tiderrek Saharako aita zuen eta Euskal Herriko ama .Sahara zeharkatu nahi zuen udan aitaren herrixkara joateko. Joango al da?


MAITE FERNANDEZ - 3.A

KIKIK KOKO NAHI DU

KIKIK KOKO NAHI DU
















Egilea: TXILIKU.
Marrazkilaria: JOKIN MITXELENA
Orrialde kopurua: 66
Pertsonaia: KIKI
Laburpen tentagarria:
Aitonak tren-geltokian lan egiten du. Aitonak loroa du,eta Kiki du izena. Loroari txokolatea jatea gustatzen zaio ,baina gosea denean bihurria da. Loroaren erruagatik aitona gaixotu zen eta .....Zer gertatuko ote zen?.


LIAN ANDER MOYA - 3.C

2010/01/27

RITA TENISLARIA

RITA TENISLARIA
















Egilea: Mikel Valverde
Marrazkilaria: Mikel Valverde
Orrialde kopurua: 64 orri ditu
Pertsonaia: Rita
Laburpen tentagarria:
Ritak sekretu bat zeukan aspalditik, kitarra elektrikoa. Eta horregatik inork ez zuenean ikusten, bere gurasoen logelan sartu eta aitaren tenis raketa hartzen zuen.Zer gertatu zen gero?



JANIRE GARCIA - 3.A

BASAPIZTI BAT SOPAN

BASAPIZTI BAT SOPAN















Egilea: Karlos Santisteban
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena
Orrialde kopurua: Hogeita hamalau.
Pertsonaia: Iratze
Laburpen tentagarria:
Iratze sopa bero beroa hosten den bitartean bañu gelara doa . Esan zidan bai hemen itxarongo zaitut eta zegoen begiratzen zopari eta ikuzi zuen krokodilo bat. Zer gertatuko ote da?


IKER GARCIA - 3.A

GORKA DONEAREN LARROSA

GORKA DONEAREN LARROSA
















Egilea: Joles Sennell
Marrazkilaria: Roser Capdevila
Orrialde kopurua: 63 orrialde
Pertsonaiak: Elisenda; Federiko,...
Laburpen tentagarria:
Behin batean herrialde batek hirurak-laurden-gutxiago izenekoa erregina bat zeukan eta alboan beste herrialde bat zegoen.Handi handia bere jabea Federiko izenekoa zen, txiki txikia zen. Erregea argala zen eta erregina oso potoloa zen.
Zer gertatuko ote da?


GAIZKA ALCORTA - 3.A

EZ NAIZ ILE HORIA ETA ZER?

EZ NAIZ ILE HORIA ETA ZER?















Egilea: Kirmen Uribe
Marrazkilaria: Mikel Valverde
Orrialde kopurua: 30 orri
Pertsonaia: Amira
Laburpen tentagarria:
Amirak ilehoria izan nahi du filmetako aktoreak bezala. Najib anaiak ere ilehoria izan nahi du David Beckam bezala . Najib futbolari ona da eta lagun asko ditu.Denei iskin eta gol asko sartzen ditu baina maisuari ez dio iskin egiten. Zortzi gol sartu dizkio maisuak notetan eta zer gertatuko ote da?


ENDIKA AOSTRI - 3.A

WALTER SISMOLEY

WALTER SISMOLEY

















Egilea: Karlos Linazasoro
Marrazkilaria: Mikel Valverde
Orrialde kopurua: 22
Pertsonaia: Walter
Laburpen tentagarria:
Walter txirrindularia zen eta 6 buelta gelditzen ziren eta kilometro batzuk aurreratu zituen. Baina zer gertatuko ote zen?



ANDER SANZ - 3.A

NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN ETA ZER?

NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN ETA ZER?
















Egilea:Andoni Egaña
Marrazkilaria: Mikel Valverde
Orrialde kopurua: 31 orrialde
Pertsonaia: Jorge
Laburpen tentagarria:
Jorgeren amak esaten du jaio aurretik ostiko handiak ematen nituela baina orain ez zait
futbola gustatzen. Baloiari ostikoak ematea,eta baloiaren atzean korrika egitea
niri ez zait gustatzen.Gustatzen, bakarrik gustatzen zait animalien bilduma osatzea. Zer gertatuko ote da.?


ALEX NEIRA - 3.A

MAGALIK BADAKI

MAGALIK BADAKI















Egilea:Patxi Zubizarreta
Marrazkilaria: Elena Odriozola
Orrialde kopurua:80 orrialde
Pertsonaia: Magali
Laburpen tentagarria:
Magaliri sarritan galdetzen diote ea katuek mihia jan dion, batez ere handitan zer
izan nahi duen galdetzen diotenean. Zer izan nahi du?


TAFAT ARRIAGA -3.A

LUXIOREN ABENTURAK

LUXIOREN ABENTURAK















Egilea:.Xesun Pison
Marrazkilaria:Pepe Karreiro
Orrialde kopurua: 29orrialde
Pertsonaia: Luxio
Laburpen tentagarria:
Luxio izena du. gehien gustatzen zaiona margotzea da. Etxekoen buztana magortzea eta zer gertatuko ote da?


ALAN SASTRE - 3.A

2010/01/26

MARKOS KANTINERA

MARKOS KANTINERA















Egilea:Patxi Zubizarreta
Marrazkilaria:Mikel Valverde
Orrialde kopurua:48 orri
Pertsonaia: Markos kantinera
Laburpen tentagarria:
Mutil batek nahi zuen herriko jaietan danborradan atera neskaz jantzita, eta ezin zuen mutil bat zelako. Orduan esan zion bare amonari eta aitonari:- amona nik nahi dut herriko jaietan neska batez jantzita joan. Zer gertatuko ote da ?


MAIDER VARONA - 3.A