2017/12/01

Gabonak

Badatoz Gabonak....



Dantza egin , abestu eta ondo pasa!!!!!

Durangoko azoka


DURANGOKO AZOKA 2017

Aurten ere hemen izango dugu gure azoka. Guri gustatzen zaizkigun liburuak eta diskak erosteko aukera. Eta zortea izanez gero egileekin egoteko eta sinatzeko aukera !!!
Ez galdu aukera!!!!!!

2017/10/31

Sleeptak



Kaixo guztioi:
 Hemen nago berriz, eta bideo zoragarri hauek aholkatu nahi dizkizuet. SLEEPTAK dira eta etxean zaudetenean egin ditzakezue. Ez zarete aspertuko!!!!!

2016/04/14

LIBURUAREN  NAZIOARTEKO  EGUNA

Dakizuenez apirilaren 23an LIBURUAREN EGUNA ospatzen da.
Aurten " Munduko liburuen erakusketa" egiteko asmoa dugu. Apirilaren 18tik 22ra erakusketa bat ikusgai egongo da ikastolako Aretoan.
Hemendik gonbidatzen dizuet ikusi nahi duten guztioi arratsaldero 5etatik 6etara ikastolara hurbildu eta ikusteko gure lana. 
Munduko 100 herrialdetako liburu baino gehiago ditugu eta.


 




Aldez aurretik eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi, eta zatozenoi.
                              
         PATXI ZUBIZARRETA

Aurten ere Patxi idazlearekin solasaldia egiteko aukera izan 

dute 5. mailakoek. Ekarri dituzten galdera guztiei erantzun die 

eta  oso gustura egon gara guztiok, bai ikasleak bai irakasleak.






5. mailakoak ZIA TENZINEN BIDAI MIRESGARRIA liburua irakurri 

dute. Eta bertako idazlea ezagutzea zirraragarria iruditu zaie.















Azkenean bere MARRUBIZKO sinadura bana utzi digu .



MILA ESKER, PATXI ZUBIZARRETA !!!


2015/12/01

Euskararen Eguna

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien….

euskararen-eguna-2012-bitxikeriak-1Ba al zenekien...
 
... Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

... 1949. urtean ezarri zuela Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Euskararen Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin dugu Sarean.
 
.…Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna” edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
 
…. Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.



 

2015/11/04

EZ DUT TXERRIKUME IZAN NAHI!!!!

ENEKO ETXEGARAI, bere hirugarren liburua!!!

Hauek bai ipuinak, hauek bai marrazkiak. Irakurtzen jakin ala ez jakin ulertzeko modukoak. Adin guztietarako baliogarriak,  denok gozatzeko baitira.


        EZ DUT TXERRIKUME IZAN NAHI


 
  

 https://vimeo.com/144274757


ZORIONAK ENEKO!!! eta jarraitu altxor hauekin!!!!!
DURANGOKO AZOKA HEMEN DA JADA!!!!!!!

DA! Bada ala ez da ?






Animatu zaitezte!!!!   Abenduaren 5etik 8ra

2015/05/13

Berriz ENEKO ETXEGARAI

Une honetan ZORIONAK eman behar dizkiogu gure ikastolan irakasle dagoen

 Enekori. 

Aurten ere, IKASTOLEN ELKARTEAK  JUUL SARIAK eman ditu, hau da, ikasleek aukeratzen dute zein izan den gehien gustatu zaien liburua .

ETA............................................................................



ENEKOk irabazi du 1. saria Haur Hezkuntzan.


PUAGGG!!! bere liburua irabazle

atera da. 




 ZORIONAK    ENEKO!!!!!
         eta horrela jarraitu......