2011/05/31

UN EXTRAÑO EN CASA


Un extraño en casa


Liburuaren idazlea: Pilar Lozano Carbayo

Liburuaren protagonista: Sara


Sara hamar urteko neska bat zen. Bere gurasoekin bizi zen oso pozik Madrileko txalet batean, esan zioten arte Indiako ume bat adoptatuko zutela eta ez zitzaion oso ondo iruditu.

Sara behin eta berriz saiatu zen ez adoptatzea baina ez zuen lortu....


Gehiago jakin nahi baduzue liburua irakurri.Niri asko gustatu zait eta gomendatzen dizuet.


AINARA ALDEANO - 5.B



NUR ETA OIHAN MISTERIOTSUA


















NUR ETA OIHAN MISTERIOTSUA


IDAZLEA:Toti Martínez de Lezea

PROTAGONISTAK:Nur eta bere lagunak


Nur eta bere lagunak oihan misteriotsuan gau bat pasatzea erabaki dute. Bere osabaren laguntzarekin oihanean kanpin-denda jarri dute. Gauean istorioak kontatu eta ezin dute lorik hartu.


Baina Nurrek eta bere lagunek beste lan bat ere badute: oihan misteriotsuan ezkutatuta dagoen


altxorra bilatzea.


Gehiago jakin nahi baduzu irakurri liburua.


NEREA GARCIA - 5.B

ERRALDOI ON MIRAGARRIA



ERRALDOI ON MIRAGARRIA


Bazen behin erraldoi bat bakarrik zegoela eta nekatxo bat bahitu zuen. Erraldoiaren kobazulora eraman zuen. Kobazuloan lagunak egin ziren eta erraldoiak bere historia kontatu zion, eta Sophiek berea...


Oso interesgarria izan da eta niri asko gustatu zait.

Gehiago jakin nahi baduzue irakurri. Pertsonaiak hauek dira erregina, soldaduak, erraldoia eta Sophie.



MIKEL ESTIBALEZ - 5.B

ULRICO Y LAS PUERTAS QUE HABLAN


Ulrico y las puertas que hablan



Ipuin hau gaztelaniaz da. Abentura, misterioa... dauka... Oso polita da.


Ipuina horrelakoa da: Ulrico Edurnezuri printsesari lagundu behar dio eta horretarako abentura ikaragarri batean sartzen da, hitz egiten duten ateekin aurkitukoda... gehiago jakin nahi baduzu irakurri liburua.


Baina gauza gehiago jakin nahi baduzu irakurri ere 1.liburua: la magia mas poderosa.



JOEL ALONSO - 5.B

RITA Y EL PAJARO DE PLATA



RITA Y EL PAJARO DE PLATA


Pertsonaia Rita da eta idazlea Mikel Valverde.


Liburuan esaten du egun batean Rita txori denda batera doala bere aitarekin eta zilarrezko txori bat ikusten du.

Orduan bere aitarengana joan zen berriro ikusi nahi zuelako.

IKUSIKO DU BERRIRO?


Jakin nahi baduzu irakurri liburua oso ondo dago eta animatu.


ENOLA LEIVA - 5.B

EL COLEGIO DEL SOTANO MALDITO



EL COLEGIO DEL SÓTANO MALDITO


IDAZLEA: José María Plaza.


PROTAGONISTAK: Gracia, Cristina, David, Belen eta Alvaro. Beraiek Los Sin Miedo taldea osatzen dute.


Gracia, Córdobatik deitzen du esanez bere ikastetxeko sotoan zaratak entzuten direla. Los Sin Miedo taldea ikertzera joaten dira. Heltzen direnean, ikastetxea ikusten dute eta Graciak esaten du XVI. mendean egin zela.

Orain pixka bat irakurriko dizuet:

Mis amigas vieron el fantasma de un niño un poco mas pequeño que nosotros y tenia, tenia, tenia,...


Gehiago jakin nahi baduzu liburua irakurri.



HAIZEA LOIZAGA - 5.B

EL ENIGMA GUGGENHEIM


El enigma Guggenheim



PERTSONAIAK: Gabri, Lucas, eta txakur bat.


ISTORIOA:

Gurasoak asesinatuak izan ziren Arteko galerian. Gabrik erabaki zuen hobeto

detektibea egitea eta lapurketak ikertu zituen, artearekin erlazionatuak. Bere anaia txikia Lucas, zerebrito bat zen ordenadorean...


MALIK MBELA - 5.A

PORTZELANAZKO IRUDIAK


PORTZELANAZKO IRUDIAK

PERTSONAIAK: Mikel, Idoia, Xabier eta Xabierren ama

ISTORIOA:

Egun batean, hiru mutilak kalean elkartu ziren ipuin dotore bat erosteko. Idoia portzelanazko hiru irudi ikusi zituen. Idoiak bat erosi zuen eta etxera eraman zuen.Etxera bueltatzean harrapatutako gizona ikusi zuten kaletik bi portzelanazko irudiekin. Gero portzelanazko irudiak hartu eta...

Zer uste duzue gertatuko dela liburuaren amaieran???. Irakurri eta jakingo duzue

Liburua asko gustatu zait eta denontzat aholkatzen dut.


AITOR BASABE - 5.A

2011/05/30

LOTTE ETA LUISA HAU BIZKI PAREA


LOTTE ETA LUISA HAU BIZKI PAREA


Liburu honetako pertsonai nagusiak Lotte eta Luisa dute izena. Bikiak dira, baina ez dira ezagutzen. Beraien gurasoek aspalditik banaturik daude. Lotte amarekin bizi da, eta Luisa aitarekin.

Egun batean udaleku berdinera joaten dira eta beraiek ez dakite bikiak direla. Lotte eta Luisa hain berdinak direneZ, eta denak bereziki tratatzen dietenez, bata besteari gauza txarrak egiten hasten dira.


Ez zaizu istorio hau ezaguna egiten?. Ba irakurri, oso polita da eta.


PAULA QUINTANA - 5.A

2011/05/25

TO, MIELTXO


To,Mieltxo


Mieltxo txikitan mutil bizkorra eta kirolaria zen. Handitzen hasi da. Hamar urterekin metro bat eta laurogei zentimetro neurtzen zuen, eta orain bi metro eta berrogei zentimetro. Oso handia egin da.

Ez da sartzen logelan eta ikastolan ere ez. Lagunek barre egiten diote.


-Nola konponduko dute logelan sartzeko?

-Eta eskolan sartzeko?



GUSTOKO DUZU LIBURUA? ZERGAITIK?

Liburua ondo dago, gertatzen dena liburua liburutegian zegoela baina ez dut dena ondo ulertu.



CARLOS FELIPE CORTES - 5.A


POTOLOREN HEGAZKIN MAGIKOA


POTOLOREN HEGAZKIN MAGIKOA

PERTSONAIAK:Potolo eta bere ama.

Liburu hau abentura sinesgaitz baten narrazioa da. Hamabi urteko mutil bat Potolo deitzen dena.

Ez dauka lagunik,hegazkin bat egiten du berarekin bidaiak egiteko. Joaten da lamiarengana, egun batean hegazkinetik erori zen eta dragoi batekin topatu zen. Bat-batean Romeo izeneko mutil bat atera zen. Bere ezpatarekin burua moztu zion eta bat-batean...

Nire uztez oso ondo dago, gomendatuko nuke.


GARIKOITZ DE DIEGO - 5.A

NIRE AMAK EZ DU ERREMEDIORIK



NIRE AMAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK



Irati hamabi urteko neska bat da, gauzak oso argi dauzka eta irrikitan dago DBHra pasatzeko.

Bere amak berriz ez ditu gauzak argi eta aldatzen doa bere iritzia.

Batean artista, beste batean …

Aitak eta Iratik asko soportatu izan behar dute.


Idazlea Antxiñe Mendizabal da.


Liburu hau interesgarria izan da baina pixka bat nahasia.


10 urtetik gorakoentzat gomendatzen dut.



IRATI ÁLVAREZ - 5.A

LA FIESTA DE HARRY


La fiesta de Harry

Kaixo ! Ni Jone naiz.

Nik ikastolako liburutegian hartu dut liburua eta gustatu egin zait.

Liburua ` LA FIESTA DE HARRY ´deitzen da. Liburuaren laburpentxo bat egingo dut.

Bazen behin mutiko bat Harry deitzen zena, eta gonbidatzen zioten festetara eta denak bukatzen ziren gaizki. Egun batean, Harry besta bat egin zuen eta denek oso oso ondo utzi zuten etxea, baina Harryk pentsatzen zuen dena apurtu zutela. Harry negarrez hasi zen esaten : `YA LO LIMPIARE YO TODO ´` YA ME PODEIS QUITAR LA PAGA HASTA ... HASTA ... ´Baina aita eta ama harrituta geratu ziren esaten : ¿ LIMPIAR EL QUE ? `TUS

AMIGOS LO HAN DEJADO TODO COMO SI NO

HUBIESE PASADO NADA ´.

Eta hori izan da dena.

CHRIS POWLING eta SCOULAR ANDERSONek egin dute ipuin hau .


JONE LLANOS - 5.A


2011/05/23

CABALLERO O CABALLERA LO SABRAS A LA PRIMERA


CABALLERO O CABALLERA LO SABRAS A LA PRIMERA

IDAZLEA:ENRIC LLUCH

Liburu hau mutil bati buruzkoa da. Juan de Emingau deitzen zen eta zalduna zen.
Bere emaztea Leonor de Fonseca deitzen zen eta egun batean Juani haurdun zegoela esan zion. Juanek mutil bat nahi zuen zalduna bat izateko.
Leonorrek medikuari deitu zion umea ateratzeko. Medikua atera zen eta Juani esan zion neskato bat eta mutil bat izan zituela. Juan oso pozik jarri zen mutila zalduna egingo zelako.

Baina mutilak ez zuen zalduna izan eta neskak zalduna izan nahi zuen.Erregea etorri eta barregurea sartu zitzaion eta bere etxera eraman zuen.

Liburu hau oso ondo dago eta aholkatu egiten dut mundu guztiari.

ARKAITZ SANTAMARIA - 5.A

BANPIRO TXIKIA















BANPIRO TXIKIA



Liburu honen protagonista Anian izeneko mutiko bat da.Egun batean, banpiro bat ezagutzen du, eta abentura asko pasatzen dituzte biak batera. Adibidez: hegan egin, banpiroaren familia ezagutu, hilerria bisitatu...
Egun batean, bere gurasoei esan zien banpiro bat ezagutu zuela,baina ez zioten sinetsi. Zer gertatuko ote zen?


IRATXE MENCIA - 5.A

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak










Munduko zazpi herrialdetako ipuinak



Liburu honek ipuin ezberdinak kontatzen ditu. Adibidez Peiho Leloren Harria.
Pehio Leloren Harriak mutiko bat gauza guztiak gaizki egiten dituena kontatzen du eta jende guztiari kasu egiten diona. Horren erruz bronka botatzen diote eta gipoitzen dute. Zer gertatuko zaion ez dizuet kontatuko baina oso liburu ona dela bai.

Oso liburu barregarria eta tristea izan da (nire ikuspuntutik).
Ipuinen bidez erakusten dizu, beste bizitza motak.

Nik gomendatzen dut.

Bere idazlea Joseba Sarrionandia da. Ipuin hauek ez ditu berak asmatu baina bai bildu eta euskeratu.
Pixka bat handientzat dira istorio batzuk eta ulertzeko zailak, baina nire ustez irakurtzeak ez du adinik.

ZOE CERVERA - 5.A

LAS VACACIONES DE SAÍDA















LAS VACACIONES DE SAÍDA


Saída Saharako neska bat da. Ferranen familiarekin oporrak pasatzera etorri da. Ferran eta Saída ez dira elkar ezagunak. Ferran arrazista da eta ez zaio gustatzen Saída hemen egotea. Hasieran oso gaizki konpontzen dira elkarrekin, baina ezagutu ahala, zer gertatuko da ?

Idazlea: Eva Peyadò (Valentzia 1962)

Oso ona iruditu zait. Ea gustatzen zaizuen.

LEIRE SEGUNDO - 5.A

Portzelanazko irudiak















PORTZELANAZKO IRUDIAK


Liburu hau Portzelanazko Irudiak du izena.

Liburu honen idazlea Iñaki Aldai da.

Liburu honen pertsonaiak Idoia, Mikel, Xabier eta Xabierren ama dira.

Liburu honetan kontatzen da : Xabierren amaren urtebetetzea da eta bere lagunekin opari bat eman nahi dio eta herriaren plazara joaten dira gauzatxo bat erostera.
Mikelek ikusten du dendatxo bat non hor daude portzelanazko hiru irudiak eta esaten dio Xabierri joateko horra erostera gauza bat eta gudaritxo bat erosi zuen...

Niretzat liburu hau oso interesgarria izan da eta gustatu zait. Gomendatzen dut denoi.


ANDER RIVAS - 5.A

Noeliaren Arka















NOELIAREN ARKA


Ipuin hau asko gustatu zait. Oso dibertigarria izan delako.
Gauza asko gertatzen dira nire iritziz. Animatzen zaituztet ondo pasatzera. Irakurri nahi baduzue liburutegian aurkituko duzue.


OLAIA DE LOS BUEIS - 5.A

Manolito gaixoa











MANOLITO GAIXOA



Manolito Laubegi Carabanchelen bizi da bere familiarekin: Ergela(anaia), ama , aita eta aitonarekin. Liburu honetan Carabancheleko bizitza kontatzen du, abenturak, lehiaketak, nota txarrak etab. Hau eta askoz gehiago jakin nahi baduzue irakurri liburua eta den-dena jakingo duzue.

NIRE IRITZIA: niri pasarte batzuk asko gustatu zaizkit baina beste batzuetan ez dakizue zer aspergarria izan den . Ez dut aholkatzen pelikula ikusita daukadalako eta askoz hobeto kontatzen du pelikulak, baina frogatu nahi baduzue ez dago hain txarto.

AINHOA GOMEZ - 5.A

La palabra mas hermosa















LA PALABRA MAS HERMOSA


Liburuaren idazlea Jordi Sierra da.

Pertsonaiak:Georgina eta Daniel.


Liburua honela hasten da :Georgina eta Daniel 2 hilabete egon dira gaixorik eta klasera ailegatu direnean beste maisu bat zegoen. Maisuak froga bat jarri nahi zioten beste kurtso batera pasatu edo segitzeko bere kurtsoan.
Ez zen frogan aurkitu behar zegoen hitz politena. Liburuaren amaiera jakin nahi baduzu liburua irakurri.

Nire iritziz oso polita izan da, irakurtzeko animatzen zaituztet.

ALINA MATILLA 5.A

H GABE















H GABE

Idazlea:Sustrai Colina


Azkenaldian ez baitie inork kasurik egiten kontuak eskatzeko ez bada.

Eta kontuak emanda ere alfer-alferrik da.

IKER QUEVEDO 5.A

CUATRO RATONES EN LA SELVA NEGRA


IZENBURUA:CUATRO RATONES EN LA SELVA NEGRA
IDAZLEA:GERONIMO STILTON

Ba liburuak esaten du Geronimori beldurra ematen diola denak. Geroxeago Geronimok, Trampita, Tea eta Benjamini esaten die denari beldurra diola eta...
Ba niri asko gustatu zait liburua eta zuei espero ere bai gustatzea.

AITOR LUCAS - 5.A

BAT PAT ETA ABENTURA IZUGARRIAK





IZENBURUA: BAT PAT ETA ABENTURA IZUGARRIAK


IDAZLEA:Aitor Arana


Baziren behin hiru ume Leo, Martin eta Rebecca.

Rebeccak 8 urte, Leok 9 eta Martinek 10 urte zituzten.

Lau laguneko talde bat da eta ipuinaren abentura bat kontatuko dizuet:

Ur-beroetako putzuetara joaten ziren bainatzera, bere izeba horko zaindaria zelako.
Hor hainbat misterio gertatzen dira, oso dibertigarriak, bat zen Bat Pat bainatzen ari zenean bi edarirekin zegoen eskuan, bakoitza bi pagitarekin.

AHOLKUA:

Liburu hau aholkatzen dut oso dibertigarria delako, eta misterio asko duelako.

AARON FERNANDEZ - 5.A

ARRANOPOLA!




ARRANOPOLA!


Nik irakurri dudan liburua ARRANOPOLA! deitzen da eta oso polita eta barregarri iruditu zait, 9 ipuin txiki dituelako eta guztiak oso irudimentsuak eta arraroak direlako. Adibidez:”Ur azpian ibiltzen zen mutikoa”, “Liburuak jaten zituen mutikoa”....

Gehien gustatu zaidan ipuintxoa hau izan da:”Bere txakurrarekin hitz egiten zuen mutikoa”. Asko gustatu zait hau kontatzen duelako:

Patxi bere txakurrarekin, Pintxorekin hitz egin ahal du, baina bere aitak, ez die ulertzen. Ezin du zinetsi txakurrak hitz egin ahal duela eta hori egia den ziurtatzeko Patxi eta Pintxori proba batzuk egiten die......

Gehiago jakin nahi baduzu irakurri liburua, asko gustatuko zaizula uste dut.

Idazlea: Yak Rivais

LEIRE URAGA- 5.A